INFO

Maliko erasoa gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko erakundeek

Lakuako Gobernuak, Batzar Nagusiek, Aldundiek eta zenbait udalek iragan ostiralean Maliko hiriburuan, Bamakon, izandako erasoa gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte.

Lakuako Gobernuaren egoitzaren atarian egindako elkarretaratzea. (IREKIA)

Eguerdia iristearekin batera, Euskal Herriko zenbait erakunde publikoren atarietan Maliko erasoaren aurka egin dute protesta, biktimei elkartasuna adierazteko.

Besteak beste, Lakuako Gobernuak, Aldundiek, Batzar Nagusiek edota Bilbo eta Donostiako Udalek egin dituzte elkarretatzeak, bertako ordezkari nagusiak bertan zirela.

Eudelek dei egin zien Udalei ekimenarekin bat egin eta elkarretatzeak burutu zitzaten.

Ostiralean Bamakoko hotel baten aurkako ekintzan, 27 behitu eta 13 ustezko erasotzaile hil ziren.