Aitor Elizaran aske geratu da
Aitor Elizaran euskal presoak askatasuna berreskuratu du, Estatu frantsean sei urteko espetxe zigorra bete ondoren.
NAIZ
Aitor Elizaran preso donostiarra aske geratu da sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2009ko urrian atxilotua izan zen Estatu frantsesean eta kartzela zigorrak osorik bete ondoren, espainiar agintarietan utzi zuten ostiralean.
Elizaran aske utzi zuten Barajaseko aireportuan.