Athletic bakarrik geratu da sailkapenaren buruan
0 eta 4 irabazi dute zuri-gorriek Oiartzunen zelaian eta Atletico Madrilek Levanteren aurka galdu ostean, sailkapenaren buruan bakarrik geratu dira.
NAIZ
Athleticek erraz irabazi du Oiartzunen kontrako euskal derbia. Zuri-gorriak nagusi izan dira partidaren hasieratik, baina Oiartzunek golik ez jasotzea lortu du 43. minuturarte. Corresek egin du gola atsedenaldi aurretik.
Bigarren zatiaren hasieran erabakita utzi du derbia Athleticek. Golak bata bestearen ostean egin dituzte eta 70. minuturako 0 eta 4-koa ezarri dute markagailuan.
Garaipen honekin sailkapeneko lehen postuan bakarrik geratu dira zuri-gorriak. Berarekin berdinduta zegoen Atletico Madrilek galdu egin baitu Levanteren aurka.