EAJ nagusi Bizkaian, eta Ahal Dugu bigarren indarra
Boto guztiak zenbatuta, EAJ izan da alderdirik bozkatuena Bizkaian, %27,93ko babesarekin, eta haien atzetik, bigarren indar gisa agertu da Ahal Dugu alderdia, botoen %26,10 bilduta.
NAIZ
BILBO
Inkestek besterik adierazten zuten arren, EAJk lehen indarra izaten jarraitzen du Bizkaian.
Botoen %100 zenbatuta, %27,93ko babesa lortu dute jeltzaleek, 3 diputatu lortuz.
Haien atzetik kokatu da Ahal Dugu, bi diputatu eta botoen %26,10 bilduta.
PSE izan da hirugarren indarra, %12,97ko babesarekin (diputatu bat) eta atzetik izan dute EH Bildu (%12,50 eta diputatu bat) eta PP (%11,38 eta ordezkari bat).
Partehartzea %71,93koa izan da, 2011ko bozetan baino hiru puntu gorago (%68,08koa izan zen orduan).