INFO

Edozein motatako sua piztea debekatu du prefetak urtarrilaren 4ra arte gutxienez

Lehorte egoerak, haizeteak eta abendu hondar honetan izandako sute ezberdinek sua pizteko erabateko debekua agintzera eraman dute Pierre-Andre Durand Pirinio Atlantikoetako prefeta

Abenduaren 27ko gauan hogeita hamar bat hektarea erre dira Heletan.

Debekua indarrean dago urtarrilaren 4ra arte eta beraz, bitarte horretan ez da aizu izango surik egitea Ipar Euskal Herrian. Sasoi honetan mendiak garbitzeko sastrakak erre ohi dituzte laborariek eta hain zuzen, horixe izan da azken hamar egun hauetan izan diren sute larrienen txinparta.

Nafarroa Beherean 150 bat hektarea erre dira Ezterenzubi, Banka eta Heletan piztutako hiru suteetan. Lapurdin berriz 50 hektarea erre dira Sara eta Lekorne herrietan izandako bi sute ezberdinetan.