Alavesek Hernan Bernardello erdilari argentinarra fitxatu du
29 urteko Hernan Bernardello argentinarra Alaveseko jokalari berria da. Erdilaria Newell's Old Boys taldetik iritsi da eta denboraldi amaieraraino defendatuko du talde gasteiztarraren elastikoa. Bestetik, Krisztian Vadocz hungariarrak taldea utzi du.
Alavesek Hernan Bernardello argentinarra fitxatu du. 29 urteko erdilari argentinarra denboraldi amaieraraino egongo da Gasteizen, lehen mailara itzultzeko bide horretan lagundu asmoz. Newell's Old Boys taldetik iritsi da Mendizorrotzara.
2009 eta 2012 urte bitartean Almerian jokatu zuen. Lehen mailan 68 partida jokatu zituen eta bigarren mailan 32. Iñaki eta Dani Abaloren fitxaketen atzetik, Alavesek neguko merkatuan lotzen duen hirugarren jokalaria da.
Aldiz, Krisztian Vadocz hungariarrak taldea utziko du. Denboraldi hasieran iritsi zen Gasteizera baina ez du emaitza onik eman. Talde arabarrak bere «lana eta konpromisoa» eskertu du.