INFO

Martxoaren 3ko biktimen omenezko monolitoei eraso egin diete Gasteiz eta Dulantzin

1976ko martxoaren 3an Poliziak hil zituen bost langileen omenez Gasteizen eta Dulantzin dauden monolitoei eraso egin diete, bandera espainolaren koloreetako margoa botata. Sarraski hartatik 40. urteurrena betetzeko bi egun falta direnean jazo dira erasoak.

Bost langileen omenezko oroigarria, margo hori eta gorriz. (@halabedi)

Margo horiz eta gorriz eraso egin diete Martxoaren 3ko biktimen oroigarriei, Gasteiz eta Dulantzin, sarraskiaren 40. urteurrenerako bi egunen faltan.

Arabako hiriburuko Zaramaga auzoko eta Dulantziko monolitoei egin diete eraso. Dulantzikoa igandean inauguratu zuten.

Erasotutako monolitoetako batean, gainera, Falange taldearen pegatina bat agertu da.

Gasteizko Udaleko garbiketa zerbitzuek margoa kendu dute.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gertatutakoa gaitzetsi du.