INFO

Aritz Azkona, Ainara Ladron eta Naroa Ariznabarreta Valladolidera eta Logroñora urrundu dituzte

Epaiketara ez agertzeagatik atxilotu eta Martuteneko espetxean sartu zituzten Aritz Azkona, Ainara Ladron eta Naroa Ariznabarreta Valladolid eta Logroñoko kartzeletara urrundu dituzte. Epaiketa hilaren 18rako finkatua dago.

Ainara Ladron, atxilotu aurretik Zarautzen egin zuten agerraldian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Aritz Azkona, Ainara Ladron eta Naroa Ariznabarreta auzipetuta daude, 2007an, Jarrai-Haika-Segi auziaren kontrako protesta batean, A8 autobidea moztea leporatuta. Desobedientziaren hautua egin dute eta epaiketara ez dira agertu; ondorioz, lau aldiz atzeratu da.

Joan zen astean atxilotu egin zituzten, lehenik Ariznabarreta Eibarren eta larunbatean beste biak, Epaileak espetxera bidali zituen eta Martutenen sartu zituzten. Martxoaren 18an epaituko dituzte, Saioa Zerain eta Asier Alberdirekin batera.

Infozazpi Irratiak jakinarazi duenez, hirurak urrundu dituzte: Aritz Azkona Valladolidera, eta Ariznabarreta eta Ladron, Logroñoko espetxera.

 

Eleak mugimenduak Martututenera martxa antolatu du igande honetarako, hiru gazteei babesa adierazteko. Hauek bertan izango ez badira ere, deialdia mantendu egin dute, eta martxan haien senideek eta haiekin batera auzipetutako Zerain eta Alberdi izanen dira.

«Espero genuen errepresioari elkartasunez eta konpromisoz erantzun bagenion, mendekuak elikatuko gaurko zigor gehigarriari elkartasun eta konpromiso gehiagorekin erantzun behar diogula uste dugu», adierazi du Eleakek ohar baten bidez. Era berean, salatu egin duteurrunketa hauekin egun hauetarako zituzten bisitak eta bisak galtzeko arriskua dagoela.