Jon Enparantza aske geratu da, bermea ordainduta
Jon Enparantza abokatua Segoviako espetxetik irten da gaur arratsaldean, 25.000 euroko bermea ordainduta. Preso gipuzkoarrari harrera egingo diote Antiguan iluntzean. 2014ko urtarrilean atxilotu zuten Enparantza, EPPKren bitartekarien aurka egindako sarekada baten.
NAIZ
Jon Enparantza presoa aske geratu da gaur arratsaldean. Segoviako espetxetik irten da 17:00ak aldera eta Euskal Herrira bidean da dagoeneko. Preso gipuzkoarrak 25.000 euroko bermea ordaindu behar izan du aske geratzeko.
2014ko urtarrilean atxilotu zuten enparantza, beste zazpi euskal herritarrekin batera, EPPKren bitartekarien aurka egindako operazio polizial batean. Ordutik isolatuta eduki dute Segoviako espetxean.
Iluntzean harrera egin diote Antiguan.