Bi norabideko miresmena
Une berean triste eta harro egoteko eguna izan da zapatua «Baskonia Etxean». Jokalariek eta zaleek eskerrak eman dizkiote elkarri.
Luzapenean Final Fourreko final handitik at geratu ostean, partida egunean bertan, zaleek hala eskatuta, Laboral Kutxa Baskoniako jokalariak zaleei diosala egitera atera ziren, hauek «txapeldunak» kantatzen zieten bitartean.
Biharamonean ere, Alexanderplatzeko eremuan, miresmenak eta esker onak bi notabide izan ditu. Autografoak eta argazkiak batetik, txaranga jo eta fuego bestetik, azken baten, galtzea gerta litekeena baita beti, baina ez Baskoniak ostiralean emandako itxura, ezta zaleen erantzuna ere.
«Gogorra izan da guztiontzat partida hala galtzea eta finalik gabe geratu beharra», onartu du Tornike Shengelia georgiarrak. «Dena den, gure zaleek tinko eutsi dute, eta izugarrizko lana egin gu animatze aldera. Hemendik, jokalarien izenean, ezi dut besterik eskerrak eman baino», gaineratu du.