INFO

Iruñerriko D ereduko eskolen topagunea ospatu dute Autobus Geltoki Zaharrean

Autobus Geltoki Zaharrean, Iruñerriko D ereduen eskolen arteko topaketak ospatu dituzte gaur, Sortzen eskutik. Elkarte honek urteak daramatza euskarazko sare publikoa hobetu dadin lanean. Gaurko egunean, lan horretan jardun duten eta egun dauden guraso, irakasle eta ikasleak omendu nahi izan dituzte.

Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean ospatu da topagunea

D ereduko eskoletan aritzen diren 700 lagun inguruk hartu dute parte, eskoletako guraek prestatuko tailerrak, jokoak, musika eta herri probak gozatzeko aukera izan dutelarik. Pantxika Lamour Clownak jarri ditu dantzan egunari amaiera emateko, "euskaraz bizi nahi dut" abestiaren doinu pean, D ereduko eskolen alegoria bailitzan.

25 urte beteko ditu aurten Sortzen elkarteak, Takonera, Txantrea, Uharte edo Sarrigurenetik pasa eta gero, euskal eskola publiko berri baten aldeko jaia aurten Hernanin ospatuko dute, maiatzaren 22an. Sortzen jaio zen herririko itzuliko dira, "nolabaiteko zirkuluan itxiera emanez, logoaren antzera".