INFO

Lan erreformaren kontra manifestazioa egin dute Baionan eta etzirako mobilizazioak deitu

Lan erreformaren aurkako mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Estatu frantses guztian eta gaurkoan Baionan manifestazioa egin dute. Era berean, ostegunerako mobilizazioa deitu dute.

Lan erreformaren aurka manifestazioa Baionan. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Lan erreformaren aurkako mobilizazioekin jarraitzen dute Estatu frantsesean. Kamioilariek hainbat hiritan (Arroxela, Nantes, Bordele...) errepideak, portuak eta beste industria gune batzuk blokeatu dituzte. Ostegunerako, sindikatuek eta ikasle erakundeek deituta mobilizazio gehiago antolatu dituzte eta trenetan eta aire kontroletan ere geldialdiak izango dira.

Baionan, lan erreformaren aurka manifestazioa egin dute eta ostegunerako hitzordua ere jarri dute: 7.30ean, San Andres plazan.

Protesta hauen aurrean, François Hollande presidente frantseak «ez dutela atzera eginen» adierazi du, eta lan erreforma aurrera aterako dela. Manuel Valls lehen ministroak erreformaren aurkako zentsura-mozioa gainditu zuen.