INFO

Bihar, Kalegorrian ibiltaria Iruñean izango da gonbidatu ugarirekin

Info7 Irratiko Kalegorrian ibiltaria saioa maiatzarekin batera amaituko da, eta azken saioa Iruñeko Condestable jauregitik eskeiniko du bihar. Bertan, mikrofonoen aurretik pasako dira herri mugimenduak, alderdi politiko ezberdinak, etxe ezberdinetako kazetariak eta baita Uxue Barkos lehendakaria eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere.

Kalegorrian ibiltariko kideak Irunen izan ziren aurreko ostiralean. (@Kalegorrian)

Kalegorrian Ibiltaria, Info7 irratiko saioak, bihar du azken geltokia, eta Iruñean izan ere. Gasteizen, Bilbon, eta Irunen izan ondoren, ostiral honetan, nafar hiriburura iritsiko da. Condestable jauregitik arituko dira zuzen-zuzenean 09:00etatik hasita 13:00ak arte.

Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria izango da lehen gonbidatua, Nafarroan aldaketaren lehen urteurrena betetzen denean. Ondoren, irratiko hainbat kolaboratzaile pasako dira mikrofonoen aurretik, hala nola Patxi Erdozain, Koldo Castañeda, Mari Jose Urretzola edo Xabier Maberta, besteak beste. Eta nola ez, ez dira Iruñeko aldaketa horretan protagonista izan diren herri mugimenduak. Gora Iruñea!ko Xabi Garcia, Sortzeneko Sergio Iribarren,  Gaztetxeko Sesu, eta Nola Iruña? ekimeneko Luis Soldevila ere bertan izanen dira. Ezin ahantzi ere, gero eta gutxiago falta dela sanferminetarako. Mari Ganuza Konpartsako presidentea ere bertaratuko da.

Hedabideen arteko tertulia ere ez da faltako. Martxelo Diaz (NAIZ IRUINDARRA) Iñaki Redin (Nafar TB) Reyes Ilintxeta (Euskalerria Irratia) eta Sergio Labayen (ahotsa.info) bilduko dira mahaiaren inguruan.

Goizak aurrera egin ahala eta gosea handitu ahala, sukaldeko kontuekin hasiko dira Info7 irratiko lagunak. Katakrakeko Maitane Unzunu eta Paris 365 atetxeko Patxi Lasa sukaldariekin arituko dira.

Aldaketak urtebete bete duen arren, beste hauteksunde batzuen atarian gaude, eta tertulia politikoa ere ez da faltako. Horretarako Bakartxo Ruiz (EHBildu), Jone Belarra (Podemos) eta Daniel Innerarity (Geroa Bai) izango dira uhinetan. Noski, Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere hubilduko da Condestable Jauregira.

Eta musika kontuak bukatzeko, ate joka daukagu  360 Festibala. BerriTxarrak, Grises, Ken Zazpi, Belako, Ciclonautas… bezalako taldeak taularatuko baitira ekainaren 10an eta 11an Iruñeko Ziutatelan. Sarrera oraindik ez baduzu erosi, zozketan arte hartzeko aukera ere izanen da. Eta egunari amaiera jartzeko, aurreko Kalegorrian ibiltarietan bazala, kontzertu akustiko bat izanen da.