INFO

Anaitasunak bost fitxaketa ekarriko ditu datorren denboraldirako

Helvetia Anaitasunak «hitzezko akordioa» lotu du dagoeneko bost jokalarirekin, datorren urtean iruindarren elastikoa defendatzeko, Juanto Apezetxea entrenatzaileak jakinarazi duenez. Era berean, bost jokalarik utziko dute taldea.

Anaitasuna Kopako finalera iritsi zen aurten. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Izenik aurreratu ez duen arren, Juanto Apezetxeak, Anaitasuna taldeko entrenatzaileak, bost fitxaketa iragarri ditu datorren denboraldirako. Jakinarazi duenez, «hitzezko akordioa» lotuta dago.

Bost jokalari haue, alde egiten duten bost jokalarien tokia kubrituko dute. Alex Costoya, Ángel Pérez, Juan Castro, Gregor Lorger eta Jorge Silvak bihar jokatuko dute azken partida elastiko iruindarrarekin.

Era berean, denboraldia «oso positiboa» izan dela nabarmendu du, Kopako finalera iritsi eta gero. Honi esker, hurrengo urtean berriz ere Europan arituko da Helvetia Anaitasuna.