INFO

Gipuzkoa plazara itzultzeko saiakeraren ondoren, Bulebarrera itzuli dira Gipuzkoa Zutik-ekoak

Goizean Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hutsarazi duten Gipuzkoa plazara itzultzeko saiakera egin du arratsaldean Gipuzkoa Zutik ekimenak, baina poliziak saiakera zapuztu du eta Elkano kalean tentsio uneak ere izan dira, lagun bat atxiki dutelarik. Asanbladak Bulebarrera itzuli eta bertan kanpatzeko hautua egin du.

This browser does not support the video element.


Ertzainek eta udaltzainek goizean hutsarazitako Gipuzkoa plaza berreskuratzen saiatu dira, baina poliziak eragotzi egin die.

Elkano kalean ezarritako polizia-lerroak Gipuzkoa Zutik ekimeneko kideak gelditu ditu eta tentsio uneak ere bizi izan dira, ertzainak oldartu eta lagun bat atxilotu dutenean –ordu batzuk beranduago askatu dute–.

Aldez aurretik adostua zuten bezala, poliziaren oldarraldiei kantuz eta dantzaz erantzun dute bertaratutakoek, inolako istilurik sortzeko asmorik gabe.

Bertan asanblada egin dute, nora joan erabakitzeko eta Bulebarrera joateko aukera nagusitu da.

Bulebarrean gaua igaro ahal izateko beharrezkoak prestatzeari ekin diote orduan.