INFO

Lea-Artibai ere galdeketen olatura batu da

Aulesti, Etxebarria, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa eta Ondarruko Gure Esku Dagoko kideek 2017ko udaberrian galdeketak egingo dituztela iragarri dute.

Lea-Artibaiko galdeketak iragartzeko egin duten agerraldia.

Lea-Artibai eskualdea ere galdeketen olatura batu da. Ispasterren egin dute agerraldia iragartzeko, Bizkaian ekainaren 5ean galdeketa egin duen lehen herrian. Azaldu dutenez, «herritarron borondatea modu demokratikoan gauzatzeko tresna jarri dute eskura».

Lea-Artibai eskualdeko gainerako herriei ere, elkarlanerako deia luzatu eta erronka luzatu diete. «Prozesu honek zilegitasuna izan dezan, iritzi kontrajarriak dituztenek eta desberdin pentsatzen dutenek hartu behar dute parte. Aldekoen eta aurkakoen, ezezkoen eta baiezkoen parte hartzean dago gakoa, galdera edozein delarik ere. Jarrera kontua da», nabarmendu dute.