Espainiar selekzioa aise nagusitu zaio Turkiari
Espainiar selekzioak 3-0 irabazi dio talde turkiarrari, erraztasun handiz, eta ondorioz, final zortzirenetarako txartela eskuratu du.
NAIZ
NIZA
Turkiarren aurrean aise nagusituta final zortzirenetarako txartela berretsi du Espainiako selekzioak.
Lehen gola Alvaro Moratak sartu du buruz, 34. minutuan eta hiru minutu beranduago, Nolitok egin du bigarrena. Moratak berak egin du hirugarrena, 48. minutuan.
Jokatutako bi partidak irabazita, sei puntu ditu selekzio espainiarrak eta Turkiak, aldiz, puntu bakar bat ez du bildu oraindik.