INFO

Altunak Irribarria kanporatu du Nafarroako Lau eta Erdikoan (22-16)

Jokin Altuna amezketarrak Iker Irribarria aramarra garaitu du Eibarko Astelena pilotalekuan, eta egungo buruz buruko txapelduna Nafarroa Lau eta Erdikotik kanpo geratu da. Altuna III.ak Julen Retegi izango du aurkari hurrengo kanporaketan.

Altunak 22-16 irabazi dio Irribarriari. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Lehen aldiz hiru gipuzkoarrek hartuko dute parte aurtengo Nafarroako Lau eta Erdiko txapelketan, eta horietako bik gaur ireki dute lehiaketa. Iker Irribarria eta Julen Amezketak eman diote hasiera txapelketari, eta buruz buruko txapelduna kanpo geratu da, partida amezketarrak irabazi eta gero.

Hurrengo kanporaketan Julen Retegi izango du aurrean Altunak.