Aske da Gaizka Astorkizaga bilbotarra, zigorra osorik beteta
Goizean irten da espetxetik Gaizka Astorkizaga Bilboko San Inazio auzoko presoa. Lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta osorik beteta irten da gaur Topaseko espetxetik.
NAIZ
Gaizka Astorkizaga Bilboko presoak atzean utzi du espetxea gaur goizean, zigorra osorik bete ostean. San Inazio auzokoari lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta kondena osorik bete ostean irten da gaur Topaseko espetxetik. 2012ko uztailaren 6an atxilotu zuen Ertzaintzak Astorkizaga Bilbon, bere burua hiriburu bizkaitarreko epaitegira kateatu ostean (Bideoa).