Aimar Olaizolak eta Jon Ander Albisuk irabazi dute sanferminetako torneoa
Aimar Olaizola goizuetarra eta Jon Ander Albisu ataundarra dira 2016ko sanferminetako torneoko irabazleak, finalean Iker Irribarria eta Abel Barriola 22-14 garaitu ostean.
NAIZ
IRUÑEA
Torneo ederra burutu dute Olaizolak eta Albisuk eta gaur Labriten jokatu den finalean nagusi agertu dira buruz-buruko txapeldun den Irribarria eta Barriolaren aurrean. Asegarceko bikotea hasieratik nagusitu da, 0-12ko partzial batekin hasita eta gorriek ezin izan dute abantaila hori altxatu.
Airez min handia egin du Goizuetako aurrelariak eta Irribarria aldiz ez da fin aritu errematean.