Bere gain hartu du Estatu Islamikoak Nizako erasoa
Amaq albiste agentziak zabaldu duen berriaren arabera, «Estatu Islamikoaren soldatu» batek burutu zuen Nizako erasoa. Kamioi bat arma gisa, gutxienez 84 pertsona hil zituen aipatu erasoan.
NAIZ
NIZA
Estatu Islamikoaren jardunaren berri ematen duen SITE ataria aipatuta, Amaq albiste agentziak adierazi du Estatu Islamikoak bere egin duela iragan ostegunean Nizan burututako erasoa, gutxienez 84 pertsonen heriotza eragin zuena.
«Estatu Islamikoaren soldatu» baten ekintza omen Nizakoa, eta Estatu Batuak buru duen koalizioa osatzen duten herrialdeetan erasoak egiteko emaniko aginduaren erantzuna izango litzateke berau.
Larunbat honetan bertan Polizia frantsesak hiru pertsona atxilotu ditu erasotzailearekin lotura dutelakoan.