INFO

Urrezko domina maisuki irabazi du Maialen Chourrautek

Jaitsiera bikaina eginda, 98.65 segundoan, podiumaren gorenean egotea lortu du Maialen Chourraut piraguista lasartearrak, K1 modalitatean urrea lortuta.

Maialen Chourraut, pozarren, urrea irabazi eta gero. (Carl DE SOUZA/AFP)

Londres 2012ko Joko Olinpikoetan brontzezko domina lortuta ezarri zuen marka hobetzea lortu du Maialen Chourrautek, K1 modalitatean gailendu baita piraguista lasartearra.

Deodoroko Whitewater Stadiumean jokatu den finalean maisuki gailendu da lasartearra, 98.65 segunduan jaitsiera eginda. Haren atzetik sailkatu dira Luuka Jones zeelandaberritarra (101.82) eta Londresen zilarrezko domina lortu zuen Jessica Fox australiarra (102.49).

Finalerdietan hirugarren denborarik onena eginda lortu du finalera igarotzea, 101.83ko denbora eginda, Corinna Khunle austriarrak (101.54) eta Fiona Pennie britainarrak (101.81) bakarrik gaindituta.

Joko Olinpikoetan bakarka urrezko domina lortzen duen lehen euskal emakumea da Chourraut.