INFO

Abordatze jendetsua egin dute beste behin Donostiako Piratek

Donostiako Piratek abordatze jendetsua egin dute aurten ere. Giro paregabean, 300 ontzi inguru izan dira kaitik Kontxara arte joan direnak.

Pirata ugarik hartu du parte aurten ere abordatzean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

This browser does not support the video element.


Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiaren une berezienetakoa izaten da abordatzea, eta aurten ere hala izan da.

Goizean goizetik jende andana bildu da kaian, paleak eta bestelako materialak eskutan, arratsalderako ontziak prestatze aldera.

Indarrak hartzeko bazkariaren ondotik, arratsaldeko 17.00ak iristearekin batera bota dute abordatzeari hasiera eman dion txupinazoa. Giro ederrean egin dute ia 300 ontziek kaia eta Kontxa arteko bidea.