INFO

Brasilen geratu da futboleko urrrezko domina

Penaltietaraino iritsi behar izan badute ere, Brasilen geratu da futboleko urrezko domina Rioko Olinpiar Jokoetan. Neymarrek sartu du penaltien tandako azken gola.

Hainbat jokalari brasildar, urrezko dominarekin. (Odd ANDERSEN/AFP)

Neymarren gidaritzapean, Brasilek eskuratu du futboleko urrezko domina Rioko Olinpiar Jokoetan.

Neurketa berdinketan amaitu ostean, penaltien tandara joan behar izan dute brasildar eta alemaniarrek. Zorteak bere apurra jartzen duen horretan, brasildarrak nagusitu dira (5-4).

Neymarrek sartu du penaltien tandako gol erabakiorra, aurrez Wevertonek Petersoni penaltia gelditu ostean.

Modu honetan, bere historiako lehenengo urrezko domina eskuratu du Brasilek futbolean.

Jarraitu Rioko Olinpiar Jokoak NAIZ-en webgune berezian.