INFO

Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen egindako karga salatu du Sortuk

Bart ATAren manifestazioaren harira Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen egindako karga poliziala salatu du Sortuk, aldarrikapen zilegi baten aurka erabilitako bortizkeria eta errepresioa izan zelakoan.

Amnistiaren alde Etxarri Aranatzen bildutako herritarren aurka egin zuen Guardia Zibilak. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Larunbat arratsaldean, Nafarroako Gobernu Delegazioak ATAren manifestazioa debekatu ostean, Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen amnistiaren alde manifestazioan bildu ziren herritarren aurka egindako karga salatu du Sortuk.

Argitu du ez duela bat egiten aipatu erakundearen estrategiarekin, baina, hala ere, aldarrikapen zilegi baten aurka erabilitako bortizkeria eta errepresioa izan zela uste du alderdi independentistak.

«Soberan dago Euskal Herrian Guardia Zibila. Euskal herritarron eskubideen urratzaile izan dira eta izaten jarraitzen dute atzo ikusi zenez», nabarmendu du.