INFO

Sigourney Weaver Donostian da

Zinemaldian bigarren Donostia saria jasoko duen Sigourney Weaver aktorea gaur iritsi da Gipuzkoako hiriburura. ‘Selfie’ak atera eta autografoak banatu ditu zain zituenen artean.

Sigourney Weaver Maria Cristinaren kanpoaldean, zain zituenak agurtzen. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Ordu bata eta erdiak aldera iritsi da Sigourney Weaver aktore estatubatuarra Donostiako Maria Cristina hotelera. Han zituen zain Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria eta dozenaka miresle.

Kameren aurrean jarri ondoren minutu batzuk egin ditu ‘selfie’ak ateratzen eta autografoak banatzen.

JUan Antonio Bayonaren ‘Un monstruo viene a verme’ filmeko protagonistetako bat da Weaver. Bihar aurkeztuko dute pelikula Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo, eta gauean jasoko du Donostia Saria Kursaalen.