INFO

Balea urdina begiztatu dute kostaldetik hogei miliara

Bizkaiko Golkoan, gure kostaldetik 20 miliara, balea urdina, izaki bizidunik handiena, ikusi zuen joan zen ostiralean zetazeoak begiztatzera itsasoratu zen Verballenas taldeak. Hiruka.eus-ek bideoan jaso zuen.


Joan zen ostiral goizean Verballenas taldea zetazeoak begiztatzera itsasoratu zen Santurtziko portutik eta kostaldetik 20 milia ingurura, Capbretongo fosan zeudela, balea urdina begiztatu zuten. Inoiz izan den izaki bizidunik handiena da balea edo zere urdina eta 30 metroko luzera du.

Verballenas taldeko aditu Gorka Ocioren esanetan, sekula ez zen begiztatu espezie horretako balea bat Estatu espainolean kostaldetik 20 milia baino gutxiagora eta ustekabe handia izan zen aurrez aurre ikustea.

Hiruka.eus bertan izan zen eta balea urdina grabatzeko aukera izan zuen.