INFO

Didier Digardek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsia du

Osasunako erdilariak min hartu zuen atzo San Mamesen jokatutako partidan eta egin dizkioten probek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsia duela baieztatu dute. Sei eta zortzi hilabete egon beharko du geldirik. Oriol Rierak txorkatila bihurritu zuen.

Didier Digard, Eibarren aurkako partidan.

Didier Digardek agur esan dio denboraldiari. Osasunako erdilariak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsia dauka eta sei eta zortzi hilabete bitartean geldirik egon beharko du. Atzo San Mamesen jokatutako derbian min hartu zuen erdilari frantsesak, eta aurreikuspen okerrenak bete egin dira.

Betis taldeak utzita iritsi zen uda honetan Iruñera, iaz hainbat lesio zirela medio jokatzeko aukerarik izan ez eta gero. Hiru partida soilik jokatu ditu talde nafarrarekin eta ez du, oraingoz behintzat, Osasunaren elastikoa berriz jantziko.

Atzoko partidan Oriol Rierak ere min hartu zuen, baina aurrelari kataluniarrak txorkatila bihurrituta baino ez dauka.