INFO

Sarek konponbidea eta bakearen aurkako erasotzat jo ditu Azkaineko atxiloketak

«Konponbidearen eta bakearen aurkako erasotzat» definitu ditu Sarek gaur Azkainen izan diren atxiloketak. Era berean, espainiar Gobernu berria «gatazka betikotzeko iraganeko jokaera eta errezeta zaharrekin» dabilela salatu du.


«Ez da kasualitatea, euskal jendartean konponbide eta bake eszenatokiaren aldeko ahalegin berriak gorpuzten ari diren une berberean, espainiar Gobernu eta Barne Ministaritza berriak, gatazka betikotzeko iraganeko jokaera eta errezeta zaharrekin erantzutea». Modu honetan gaitzetsi du Sarek Mikel Irastorzaren atxiloketa

Konponbidearen eta bakea lortzeko bidean, Sarek «lekuz kanpotzat eta alboratu beharrekotzat» jo ditu gaur Azkainen izan diren atxiloketak.

Gatazkari irtenbidea bilatzeko «konponbide orri adostu eta ordenatu baten» beharra nabarmendu dute. «Sarek, behin betiko bakea lortzeko norabidean, konponbide eszenatokia gorpuztearen aldeko konpromisoa berresten du».

Honela, «konponbidearen eta bakearen aurkako erasotzat» definitu dituzte gaurko atxiloketak. «Estatuek alboratu egin behar dutee bide hau».