Opio Errebeldea liburuaren aurkezpena larunbatean
BIBA! kulturgunean egingo dute aurkezpena arratsaldeko 19.00etan. «Futbola, iraultza eta gizarte aldaketa» lantzen ditu Norte Apache taldeko Rayco Sanchez-ek idatzitako liburuak.
Manex Altuna
Agenda ekitaldiz beterik dakar BIBA! kulturgeneak. Kontzertu edo emanaldiez gain, larunbat honetan Rayco Sanchez Norte Apache taldeko rap abeslariak idatziriko ‘Opio errebeldea’ liburuaren aurkezpena egongo da. Arratsaldeko 19.00etan izango da hitzordua.
Bere blogean azaltzen duenez, liburuan 40 istorio labur bildu ditu Rayco-k «jokalari, talde, gizarte mugimendu edo zaletuei» buruz, horietatik hamar bat Argentinan bizitako esperientzietan oinarritzen dira.