INFO

Amaia Amilibia: «Altsasuko atxiloketen ostean gure bizitza zerraldo aldatu da»

Jon Ander Cob Altsasun atxilotu eta espetxeratuetako gazteetako bat da, eta Hamaika Telebistako Gurean Gaur saioak bere ama, Amaia Amilibia, elkarrizketatu du. «Senideak lur jota gaude, kezkatuta, baina lanean eta elkarturik». Aste bakarrean, haien bizitzak «zerraldo» aldatu direla salattu du.


Amaia Amilibia, Jon Ander Cob gazte altsasuarraren amak bai Altsasun bertan bai kanpotik iritsitako elkartasuna eskertu du. Hala ere, «lur jota eta kezkatuta, baina lanean eta elkarturik» daudela nabarmendu du.

«Aste batean gure bizitza zerraldo aldatu da», gehitu du. Cob 07:30ean atxilotu zuten, baina senideek ez zuten deus jakin 14:15ak arte. Ordutik, egunerokotasuna alderatu behar izan dute semearen egoeraren aurre egiteko. «Ez nuke egoera hau inorentzako nahi».

Urriaren 15 hartan izandako liskarra ikertu eta Nafarroako Auzitegian epaitzea eskatu du.

Gazte hauen etorkizuna jokoan dagoela azpimarratu du. «Honek ere eten bat sortzen du». Era berean, atxiloketen «ulertezina» salatu du. «Behin baino gehiagotan deklaratzeko prest agertu dira», ekarri du gogora.

Semea Alcala Mecon bisitatzeko aukera izan dutela ere jakinarazi du. «Jonanek ez du egoera ulertzen. Zer egiten dut nik hemen? Zer gertatzen ari da?, galdetzen zigun», baieztatu du.

Larunbaterako manifestaldiran parte hartzeko deia egin dio euskal gizarteari.