INFO

Musika Bulegoa sariak banatuko dituzte Bilbon


Euskal Herriko Musika Bulegoak lehendabiziko aldiz Musika Bulegoa sariak banatuko ditu gaur, 19.00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Sarituak Juanjo Mena orkestra zuzendaria, Angel Unzu, Amorante, Rural Zombies eta Audiolab elkartea izango dira. Xabier Euzkitze ariko da sari-banaketa galako aurkezle lanetan.