INFO

Fermin Muguruzaren dokumentalen zikloa Santutxuko udaltegian

Santutxuko udaltegiak zine eta musika zikloa jasoko du asteazkenetik aurrera. Abiapuntua, 2011n Fermin Muguruzak zuzendu zuen ‘Next Music Station’ serie dokumentala da, eta horren bitartez, mundu arabiarreko musika errealitatearen soinu mapa marrazten da. Osatzeko, Irungo musikariak zuzendutako beste bi dokumental eskainiko dira.

Fermin Muguruzaren dokumentalen zikloa.

Fermin Muguruzaren dokumentalen programazioa asteazken honetan, azaroaren 30ean, jarriko da martxan, abiapuntu Egipto duen ‘Next Music Station’ serieko lehenengo kapituluarekin.

Gainerako emanaldiak abenduaren 2, 5, 7, 9, 12, 14 eta 16an izango dira, Santutxuko Udaltegian, arratsaldeko 19.30etik aurrera, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte. Azken bi emanaldiak ez dira ‘Next Music Station’ seriekoak, No More Tour eta Nola? baizik.

Lehenengoa 2013an egin zuten Fermin Muguruzak eta Daniel Gómezek, eta Nola? 2015ean, Katrina urakanak eragindako sarraskitik hamar urte bete zirenean. Urte horretan, Muguruzak Irun meets New Orleans argitaratu zuen, gizarteko eta musika munduko eragileen ikuspuntutik New Orleans hiriaren berreraikuntza kontatzen duen dokumental hau ere barne hartzen duen musika proiektua.