INFO

Zazkel taldeak Banden Lehia irabazi du

Santutxuko taldeak publikoaren eta epaimahaikideen babesa jaso zuen ostiralean Bilborock aretoan ospatu zen finalean.

Zazkel taldea.

Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen duen Zazkel talde bilbotarrak Banden Lehia irabazi zuen ostiralean.

Garaipen honi esker, Zazkel taldeak 2017ko Bilbao BBKLive eta Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdietan jo ahal izango du eta aldi berean, eta Baga Biga musika ideiak diskoetxearekin diskoa argitaratuko du.