INFO

Manifestazioa «Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez» lemapean

Iñigo Cabacas herri ekimenak antolatu du ostegun honetan, abenduak 1, burutuko den mobilizazioa. Arratsaldeko 19.00etan abiatuko dira Maria Diaz de Haro kaletik Justizia Jauregirarte.

Mobilizazio iragarri sare sozialetan zabaldu duten kartela.

Datozen egunetan erabaki behar omen du epaileak Iñigo Cabacen auziaren inguruan. Orain dela aste pare bat, familiak artxibatzeko arriskua dagoela ohartarazi zuen eta, ildo horretan, mobilizazioa antolatu dute ostegun honetarako. Arratsaldeko 19.00etan abiatuko da manifestazioa «Iñigo Cabacas, injustizia gehiagorik ez» lemapean.

Iñigo Cabacas herri ekimenak deitu du mobilizazioa eta Maria DIaz de Haron dagoen Kirruli taberna ondotik aterak dira eta Justizia Juaregian aurrean bukatzeko.