INFO

Tasio Erkiziak ‘Bizipenak eta hausnarketak’ liburua aurkeztuko du Kafe Antzokian

Tasio Erkiziak Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du ‘Bizipenak eta hausnarketak’ liburua azaroaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 19.00retan.

Tasio Erkizia.

Txalaparta-k argitaratuko du Tasio Erkiziaren ‘Bizipenak eta hausnarketak’ liburu berria. Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian egingo dute asteazkenean, azaroak 30, arratsaldeko 19.00retan. Goiko aretoan izango da aurkezpena eta hitzaurrea Arnaldo Otegik egindakoa da.