INFO

Emakumeak, elementu gakoak Bilboren Historian

Azaroaren 28tik 29ra bitartean, emakumeek Bilboko Historian utzitako arrastoaz aritu dira hogeina aditu baino gehiago Bidebarrietako Kulturgunean.

Eusko Ikaskuntzak antolatu ditu hitzaldiak.

Emakumeak izan dira protagonista Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalarekin batera antolatu duen Bilboko Historiaren XX. Sinposioan. «Emakumeak Bilboren Historian» izenburupean bi egunez aurkeztutako 17 hitzaldietan abiatu dute eztabaida emakumeak politika, kultura edo lana bezalako arloetan Bilboren Historian izandako garrantziaz.

Irekiera hitzaldia Madrilgo Unibertsitate Complutensetik zetorren Mirta Núñez Díaz-Balart irakasleak eman zuen, frankismoaren garaian emakumeen errepresioaz aritu zena. Amaiera hitzaldia, aldiz, Toti Martínez de Lezea idazleak burutu zuen «Euskal emakumearen beste historioa» izenburuarekin. 100 pertsona inguru bildu dira egun bakoitzean, saioak entzun eta ostean burutzen ziren eztabaidetan parte hartuz.