INFO

Oihana Agirre donostiarra aske geratu da

Oihana Agirre donostiarra aske geratu da. Brievako espetxean zegoen Egiako presoa.

Oihana Agirreri harrera egin zioten Egian, bere auzoan. (NAIZ)

Oihana Agirre 2011ko abenduaren hasieran atxilotu zuten Donostian, Auzitegi Gorenak ezarri zion zortzi urteko espetxe zigorra betearazteko. Amnistiaren aldeko Mugimenduaren eta Askatasunaren aurkako auzian epaitu zuten egiatarra.

Lau urte lehenago, 2007ko urrian, atzeman zuten lehen aldiz Donostian, Joseba Alvarezekin batera, eta orduan ere espetxeratu egin zuten.

Brievako espetxean zegoen Agirre.