Luhusoko atxilotuen aldeko sinadura bilketa abiatu dute sarean
Sarean abiatu dute ekimena, Luhusoko polizia operazioan atxilotuta suertatu zirenen askatasuna eskatzeko. Ekimenak 5.000 sinadura biltzeko xedea du.
NAIZ
«Bost bake artisauen» aldeko sinadura bilketa abiatu dute sarean, euren askatzea galdeginez. Bertan, biolentziarekin zerikusirik ez duten bost pertsona direla azpimarratzen da, ETAren armagabetze prozesuan euren alea jarri nahi baino ez zuten bost pertsona direla esaten da.
Soilik bake prozesuaren alde egin dutela gaineratzen da, eta gauza bera eskatzen zaie frantses zein espainiar gobernuei, Aieteko bake konferentziak egin bezala.
Ekimenak 5.000 sinadura biltzea du xede. Oraingoz, 1.000ren langa gainditua du.
Sinatzeko, hemen.