INFO

Kalean da Karlos Trenor, bederatzi urte preso egin ostean

18/98 auziaren ondorioz espetxeratua, kalean da Karlos Trenor abokatu donostiarra. Ocaña II espetxea atzean utzita, harrera egin diote iluntzean Egian.

This browser does not support the video element.


Bederatzi urte egin ditu espetxean Karlos Trenor abokatu donostiarrak. 18/98 auziaren ondorioz espetxeratu zuten, eta igande honetan berreskuratu du askatasuna, 72 urterekin eta bederatzi urteko espetxealdiaren ostean.

Ocaña II espetxea atzean utzi eta Euskal Herrira itzuli da Trenor. Hala, harrera egin diote gaur iluntzean bertan Donostiako Egia auzoan.

Trenorren kaleratzearekin, Joxean Etxeberria da ‘Egin’ekin lotuta espetxean geratzen den preso bakarra.