INFO

Presoen etxeratzearen aldeko ekimenak Indautxun

Urteko azken astelehena denez, gaueko 20.00etan mobilizazioa egingo dute Indautxu plazatik abiatuta. 31an familia argazkia egingo dute eta urtarrilaren 7an bazkaria eta senideei omenaldia.

Indautxun presoen etxeratzearen alde egingo dituzten ekimenak.

«Pipe, Fiñu, Raul eta Piol kalera!» izango da Indautxun arratsaldeko 20.00etan egingo duten mobilizazioaren leloetako bat.

Horrez gain, abenduaren 31an familia argazkia aterako dute eta urtarrilaren 7an bazkaria eta senideei omenaldia egingo diete.