Yerayk sendagiria jaso du
Athleticeko atzelaria etxean dago atseden hartzen asteartean egin zioten ebakuntzaren ostean.
NAIZ
Yeray Alvarez Athleticeko jokalariari tumore bat topatu zioten eskuineko barrabilean joan den astean eta ebakuntza egin ondoren sendagiria jaso du.
Gurutzetako Ospitalean orkiektomia bat egin zioten asteartean, mindutako barrabila kenduz, eta ebakuntza inolako gorabeherarik gabe burutu zen. Jokalaria 24 orduz erietxean egon ostean, etxean dago atseden hartzen.