Iritsi dira Euskal Herrira Parisen atxilotutako zazpi gazteak
Parisen Justizia Jauregian kateatzeagatik atxilotutako zazpi gazteak gaur eguerdian iritsi dira Baionako tren geltokira. Jende ugari bertaratu da eta «euskal gazteria, aitzina!» oihu artean hartu dituzte.
Baionara iritsi dira gazteak!! Gora euskal gazteria!! #GazteokZuekin pic.twitter.com/cfQDF3oxCd
— Aitzina antolakundea (@Aitzinagazte) 2016(e)ko abenduak 30
12:30ak aldera iritsi dira Parisko Justizia Jauregian kateatzeagatik atxilotutako zazpi gazteak. Atxiloaldia 50 orduz luzatu ostean, atzo gauean utzi zituzten aske. Trena hartuta, eguerdian ailegatu dira Baionara, non herritar ugari zituzten zain, babesa erakutsi asmoz.
Txalo zaparrada handiarekin eta «euskal gazteria, aitzina!» oihu artean eman diete ongietorria. Trenetik jaitsi berritan, gazteek «euskal presoen askatasunaren alde engaiatzeko deia» egin dute. Burututako ekintzaren zergatia ere ekarri dute gogora EPPKri babesa agertuz eta preso politikoen eskubideen errespetua aldarrikatuz. «Denak kalean izan arte».