INFO

«Ikusi eta ikasi» programaren 13. edizioa

2 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta Euskara Elkarteen Federazioa den Topagunearekin elkarlanean antolatu du Udalak «Ikusi eta ikasi».

«Ikusi eta ikasi» programa aurkeztu dute. (Bilboko Udala)

«Ikusi eta ikasi» programaren 13. edizioa datorren astelehenean, urtarrilak 16, hasiko da eta apirilaren 5era arte iraungo du. 66 ikuskizun izango dira. Antzerkia, magia, musika, pailazoak, txotxongiloak, ipuin-kontalariak eta tailerrak, esate baterako, sukaldaritza, mozorrogintza, musikaterapia, barreterapia, sormenezko eraikuntza eta sendabelarren tailerrak.

Abandoko, Begoñako, Basurtuko, Errekaldeko, Castañoseko, Santutxuko, eta Zorrotzako udaltegietan, Indautxuko Karmen eta Bilborock aretoetan, Abusuko liburutegian, Euskararen Etxean (San Inazio) eta Tiboli, Zamakola eta Iruarteta eskoletan burutuko dira ikuskizun eta tailerrak.