INFO

Maitane Linazasoro oreretarra aske geratu da

Maitane Linazasoro presoa aske geratu da. Auzitegi Gorenak zigorrak murriztea ahalbidetzen duen Kode Penalaren artilukua aplikatzea onartu du. Oreretarra Topasen zegoen.

Maitane Linazasoro, espetxetik atera ondoren. (Etxerat)

Maitane Linazasorori eta Oarsoaldeko beste bost gazteri sei urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zieten auzitegi espainiarrek, Segiko kideak izatea leporatuta.

Zigorraren ondoren, 2013ko urtarrilaren 3an Linazasorok, Xabier Lujanbiok eta Arkaitz Anzak ezkutatzeko hautua egin zuten, beren militantzia politikoarekin jarraitzeko.

2013ko urtarrilaren 19an Donostian kateatu ziren eta atxilotu egin zituzten, euskal gazteriak politika egiteko duen eskubidea aldarrikatu zuen manifestazioaren ondoren.

Oarsoaldeko gazte hauek delitu «ez hain larriak» direnean zigorrak murriztea ahalbidetzen duen Kode Penalaren artikulua aplikatzeko eskatu zuten. Arkaitz Anza eta Aitor Francoren eskaerak onartuta, aske geratu ziren iragan abuztuan.

Linazasororen eskaera atzera bota zuen Auzitegi Nazionalak, baina orain Auzitegi Gorenak aintzat hartu du eta artikulu hori aplikatzeko agindu du.