INFO

Bere lehen urteurrena ospatu du Baionako Zizpa gaztetxeak

Urtebeteko bidea osatu du Baionako Zizpa gaztetxeak, eta ospakizun ekimenak egin ditu urteurrenaren harira. Gaur arteko ibilbidean, 3.675 pertsona inguruk hartu dute parte gaztetxeak antolatutako ekimenetan.

Urtebeteko bidea osatu du Zizpa gaztetxeak. (NAIZ.EUS)

Baionako gazte asanblada orain bederatzi urte jaio bazen ere, bere lehen urteurrena ospatu du Zizpa gaztetxeak.

Lehen urte honetako errepasoa egitean, 3.675 pertsona zenbatu dituzte gaztetxeak antolatutako ekimenetan, orotara izan diren 45 ekimen ezberdinetan. Horietatik 29, gainera, beste eragile batzuekin elkarlanean garatuak izan dira.

Eta ekimenek ez dute etenik izango datozen hilabeteei begira: hilabete kulturala ari dira prestatzen martxoari begira. «Beraz Zizpa gaztetxea aktiboa da eta aktibo izaten jarraituko du, Baionari alternatibak eskainiz», aldarrikatu dute gaztetxeko kideek.