INFO

Erresistentzia akanpada Getxoko Tosu landan

Getxoko Tosu landan Ibarbengoako parking-a erakitzeko asmoa dute eta obrak hasteko lehen pausuak eman dituzte. Urtarrilaren 12tik Erresistentzia akanpada martxan jarri dute Tosuko landa babesteko asmoz.

Getxoko Tosu landa babesteko egindako mobilizazioa. (@TosuBetirako)

Joan den astean topografia lanak egiten hasi ziren Getxoko Tosu landan. Hori dela eta, ostegunetik ostiralerako goizaldean landako sarrerak itxi zituzten eta 24 orduz makinei itxita egon zen, auzokideen baimen eta onespenarekin komunikabideetara igorritako oharrean azaltzen dutenez.

Tosu landa Getxoko azken landaguneetako bat da eta babeseko asmoz Erresistentzia akanpada bat martxan jarri dute urtarrilaren 12tik.

Asteburuan zehar ekimen ezberdinak egin dituzte -mahai inguruak, zuhaitz landaketa eta jaialdia Telletxe plazan- Tosu betirako mantentzea aldarrikatuz.