INFO

Milaka lagun hurbildu dira Abadiñoko San Blas azokara

Milaka lagun hurbildu dira Abadiñora, ohiko San Blas azokaz gozatzera. Aurten 250 abelburu izan dira bertan, baserriko produktuen 94 saltoki, 26 artisau saltoki, baserriko makinen 23 saltoki eta landaredunen 12 saltoki.

San Blas hariak dira eguneko protagonistetako batzuk. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

José Luis Navarro Abadiñoko alkateak nabarmendu duenez, jende ugari egon da. «Balantzea bikaina da. Egun aparta izan dugu. Haizea baretu da goizean eta jende asko etorri da», nabarmendu du.

Bestalde, abere-lehiaketan banatu diren sarietan Karlos Ibarrondok lortu du abere sorta onena; Aitor Lasuenek zezen onena; ibon Lasuenek behi onena eta txahal onena.