INFO

Ikastetxeei buruzko informazioa zazpi hizkuntzatan argitaratu du Udalak

Euskara eta gaztelerarekin batera ingelesez, frantsesez, txineraz, arabieraz eta errumanieraz argitaratu du informazioa Udalak.


Bilboko Udalak hiriko ikastetxeei buruzko informazio fitxak zazpi hizkuntzatan argitaratu ditu. Iritsi berri diren familiei ahalik eta harrera onena ematea eta familien eta seme-alaben integrazioa erraztea da ekimenaren helburua. «Bilboko hezkuntza, barrutiz barruti» izenburupean, euskal hezkuntza sistemari buruzko informazio zehatza argitaratu dute.

Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak barruti bakoitzean gurasoen bizilekuaren inguruan dauden ikastetxeei buruzko informazioa eta barruti bakoitzean dauden udal ekipamenduak zeintzuk diren zehazten dute. Informazio hori zazpi hizkuntzatan dago: gehien eskatzen diren atzerriko bost hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa, txinera, arabiera eta errumaniera) eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania).