INFO

Behotsik Orkestraren flashmob-a

Bilboko Behotsik Orkestrak flashmob bat egingo du ostiral honetan, otsailak 10, arratsaldeko 19.00etan. Abandoko geltokian izango da ekimena.

Behotsik Orkestra.

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen Musika jaialdiko Auzoz Auzo programaren baitan flashmob bat egingo dute ostiral honetan Abandoko geltokian. Behotsik Orkestrak Bedrich Smetanaren ‘La Novia Vendida’ operako polkaren musika joko du.